Ekonomia -

Prezioen bilakaera azaroan

KPI % 0,4 igo da EAEn eta % 0,7 Nafarroan

Foru Erkidegoa prezioak gehien igo diren erkidegoa da. Espainian prezioak % 0,4 igo dira baita ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Estatistika Institutuaren arabera, Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) igo da Euskadin % 0,4 azaroan. Urtetik urterako tasa % 2,8an kokatu da.

Nafarroan, prezioak % 0,7 igo dira, Estatuko batez bestea baino hiru puntu gehiago.

Espainian prezioak baita ere % 0,4 igo dira joan den hilabetean. Urtetik urterako tasa, berriz, behera joan da eta % 2,9an kokatu da.Jantziak eta oinetakoen prezioak % 4,2 igo dira. Medikuntzan, aisia eta kulturan eta hotelak eta jatetxeetan aldiz, beherakada sumatu da, % 2,1, % 0,9 eta % 0,2, hurrenez hurren.

Etxebizitzak izan duen igoera oso nabarmena izan da (% 6,8). Garraioak eta alkohola eta tabakoaren prezioak ere igo dira (% 4,9 eta % 4, hurrenez urren).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea