Publizitatea
Itxi

2021/04/07

10:18

Ekonomia

ARABAKO FORU OGASUNA

Hasi da 2020ko errenta kanpaina Araban

EITB MEDIA

Foru Ogasunak ahalegin handiagoa egin du 2020ko errentaren kanpaina digitalizatzeko prozesuan. Uztailaren 16an amaituko da iazko errenta aitorpena egiteko epea.

  • Arabako 2020ko Errenta Kanpainaren aurkezpena.

    Arabako 2020ko Errenta Kanpainaren aurkezpena. Argazkia: Arabako Foru Aldundia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Arabako 2020ko errenta kanpaina gaur, apirilak 7, hasi eta uztailaren 16an amaituko da. Foru Ogasunak ahalegin handiagoa egin du errenta aitorpena digitalizatzeko prozesuan, eta aurten, 132.800 arabarrengana iritsiko da; aitorpen guztien % 73.

Horrela azaldu du Itziar Gonzalo Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuak 2020ko errenta kanpainaren aurkezpenean. "Helburua da aitorpena errazago eta seguruago egin ahal izatea, pandemiaren eta herritarrak babesteko beharrezkoak diren neurrien ondorioz denok bizi dugun ezohiko garai honetan", azaldu du foru diputatuak.

Aurtengo berritasunetako bat da alokairuan bizi diren pertsonak eta alokatutako etxebizitza bat dutenak Rentafácilera sartu ahal direla. Horiek aitorpena osatu ahal izango dute Aldundiaren webean, hauei buruzko datuak sartuta: etxebizitza, alokairuaren etekinak edo alokairuaren kenkariak.

BAK gakoa

Diputatuak BAK gakoa erabiltzera animatu ditu herritarrak, zergadunek etxetik egin dezaten aitorpena, araba.eus webgunearen bidez.

Gaur egun, 70.000 pertsonak baino gehiagok erabiltzen dute BAK gakoa Foru Ogasunarekiko harremanetan. Sarbidea errazteko, Foru Ogasunak aktibazio kodea emango die Arabako zergadunei bidaliko dien jakinarazpen gutunean.

Datuen babesa indartzeko, aurten, jakinarazpen gutuna bidaliko da, proposamenak eta zerga datuak bidali ordez. NANa eta jakinarazpenean adierazitako zenbatekoa sartuta, likidazioa onartu ahalko dute, bai eta aitorpena ikusi ere, eta 48 orduko epean jasoko dute Foru Ogasunak itzuli behar dien zenbatekoa.

Rentared

Aitorpena online egiteko, Rentared laguntza-programa deskargatu eta nork bere burua identifikatu baino ez da egin behar, ziurtagiri elektroniko baten bidez edo BAK gakoa sartuta. Klik bakar batekin, aitorpena automatikoki egiten da Foru Ogasunak dituen datuekin, eta nahikoa da informazioa osatzea eta bidaltzea.

Aurrez aurreko arreta bulegoetan

Foru Ogasunak Gasteizen, Laudion eta Guardian dituen bulegoetan emango du aurrez aurreko arreta, segurtasuneko osasun-neurriak errespetatuz. Aurreko urteetan bezala, zergadun guztiak joan ahalko dira bulegoetara, salbu eta jarduera ekonomikoa egin dutenak, ohiko etxebizitza saldu dutenak edo higiezinak edo akzioak saltzeko hiru eragiketa baino gehiago egin dituztenak.

Era berean, honako hauek ere ezingo dute aitorpena Ogasunaren bulegoetan egin: kotizatu gabeko merkataritza sozietateen partaidetzak saldu dituztenek, lonjak eta apartamentu turistikoak alokatzearen ondorioz kapital higiezinaren etekinak lortu dituztenek edo 80.000 eurotik gorako lan etekin osoak jaso dituztenek.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena