Ekonomia -

Doitzeak

Ordezko kontratua baliogabetzeko proposamena baztertu du Jaurlaritzak

UGTk proposamen berri bat onuragarri ikusten du baina "nahikoa ez dela" eta aztertu behar dela dio. ELA eta LAB ez dira agertu batzarrean.

Jaurlaritzak sistema "misto" bat negoziatzea eskaini du. Argazkia: EITB
Jaurlaritzak sistema "misto" bat negoziatzea eskaini du. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak funtzio publikoko sindikatuei gaixoaldi-bajetara lotuta dauden osagarrien sistema "misto" bat negoziatzeko eskaini die. Sistema honek "ohiz kanpoko" bajak hartzeko joera duten langileak zigortu behar ditu eta absentismo indize "izugarriak" murrizten laguntzen duten langileak saritu.

Juan Carlos Ramos Funtzio Publikorako sailburuordeak CCOO eta UGT sindikatuen ordezkariekin batzar bat izan du ostegun honetan. Erretiratze partziala eta ordezko kontratuen jarraipenarekin osatzen den eskaintza bat proposatu du. Borondatezko erretiratzea eta zerbitzu aktiboaren luzapena negoziatu ezin direla adierazi du.

Ramosek datorren astean eskaintzaren xehetasunak azalduko dituela esan die sindikatuei, abenduaren 22an behin betiko emaitza eman dezaten. Bestalde, ELA eta LAB sindikatuei langile publikoekin "erantzukizuna eta konpromisoa" erakusteko eta elkarrizketan berriz parte hartzeko eskatu die.

Gainera, 2010-2013 denboraldian egongo den lan-eskaintza publikoko deialdia amaituko duela esan du. Deialdiak ia 12.000 lanpostuetan eragina izango du.

Sindikatuak

UTG eta CCOOko ordezkariek Eusko Jaurlaritzak hasiera batean proposatutako "aldaketa batzuk" onartu dituzte baina akordioa zaila izango dela onartu dute.

Euskadiko 2012ko Aurrekontuen lege proiektuan sartutako zuzenketa partziala negoziatzeko aukera uzten duela esan dute UGT eta CCOOk.

Batzarra ospatzen ari zen bitartean, ELAko ordezkariak Lakuan, Eusko Jaurlaritzan, bildu dira eta abenduaren 22ko Mahaira joango ez direla esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea