Ekonomia -
Gipuzkoako Batzar Nagusiak
PSEk eta Bilduk erreforma fiskalaren inguruan akordioa lortu dute
Ondorioz, datorren abenduaren 23an izango den osoko bilkuran erreforma fiskala onartzea lortuko du Garitanoren Gobernuak.
Erredakzioa
PSEk eta Bilduk zuzenketa transakzionalen inguruan akordioa lortu dute, eta ondorioz, Gipuzkoako erreforma fiskalak aurre egingo du datorren abenduaren 23an izango den osoko bilkuran.
Gipuzkopako Batzar Nagusietakoko Ogasun batzordean, Aralarrek, PSEk eta Bilduk zuzenketa transakzionalen alde bozkatu dute. Zuzenketa horiek, hain zuzen, Ondasunaren gaineko zerga berreskuratzea jasotzen dute 700.000 euroko gutxiengoa dutenak salbuetsita, eta ohiko etxebizitzaren kasuan 300.000 eurokoa da gutxiengoa.
Horrez gain 4.000 eurorainoko aurrezki zerga dutenek % 20ko zerga ordaindu beharko dute eta maila horretatik gora % 23. Adinaren inguruko dedukzioa, berriz, 30.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrera dituzten 65 urtetik gorakoei mugatuko zaie, eta borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundearen muga 8.000 euro izatetik 5.000 eurokoa izatera pasako da; adinaren arabera, 12.000 eurora iritsi ahal izateko aukerarekin.
Zuzenketa hauek onartzeko akordioa lortuta, Bilduk datorren abenduaren osoko bilkuran erreforma fiskala onartu ahal izango du, egun horretan bozkatuko da, halaber, 2012ko aurrekontua PSE eta Aralarren babesarekin.