Ekonomia -

BAHEKETA ERRENTERIAN

"Harridura" Errenteriako ostalarien artean, baheketagatik

Gainera, baheketaren zergatiari buruzko azalpenak eskatu dizkiote Osakidetzari, udalerrian agerraldirik izan ez delako.

Baheketa Errenterian. EITBren bideo batetik ateratako irudia
Baheketa Errenterian
Baheketa Errenterian. EITBren bideo batetik ateratako irudia

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostari Errenteriako Ostalaritza Elkarteak bere "harridura" adierazi du Osakidetzak udalerrian abiatu duen baheketa masiboaren aurrean. Atzo hasi ziren lehendabiziko PCR probak egiten Merkatuzarren eta gutxienez igandera arte egingo dituzte.

Baheketa egiteko hiru asteko epea hartzea eta ostalaritzaren inguruan ardaztea salatu dute ostalariek ohar batean: "Beste behin kriminalizatuak eta egoera ahulean sentitzen gara agintariek hartutako erabakien ondorioz".

Hori dela eta, baheketa horren zergatia jakitea eskatu diote Osakidetzari.

Emaitza dena delakoa izanda ere, arduraz jokatzeko eskaera egin diete ostalariek herritarrei. Aldi berean, tabernetan orain hartutako osasun neurriak indartzeko konpromisoa hartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Albisteak Gipuzkoa Gaixotasunak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Errenteria Albisteak Osasun albisteak Euskal jatetxeak Tabernak Euskadin gaur COVID fokuak