Ekonomia -
berrikuntza
Bruselak arrazoia eman dio Oronari bere igogailu baten "alemaniar betoaren" aurrean
Europako Bazordearen arabera, Oronaren instalazioa eskakizunetatik harago doa, "modernoagoa, eraginkorragoa eta seguruagoa" baita.
eitb media
Bost urte eta erdi geroago, Oronak Europako Batzordearen baimena jaso du M33v3 igogailua Alemanian merkaturatzen jarraitzeko, germaniar ikuskatzaileak "betoa" jarri baitzion.
Europako Batzordearen arabera, Oronaren instalazioa, giza errorea saihesteko "punta-puntako teknologia" duena, "eskakizunetatik harago doa, modernoagoa, eraginkorragoa eta seguruagoa baita", ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren mesederako.
Horrela, Oronaren esanetan, Europako Batzordeak estatukide batek "inposatutako gehiegizko neurri bat" lehengoratu du, Alemaniak M33v3 modeloa "Europak bateratutako arauetatik kanpo" zegoela esan ondoren. Taldeak iragarri duenez, igogailua herrialde horretako agintarien eskaerak betetzeko moldatu behar izan zuten, eta EBk "bidegabetzat" jo du orain.
Gipuzkoako kooperatiba taldearen ustez, Bruselak kaleratutako epaia "mugarria" da "gaur egun Europako 12 herrialdetan igogailuak ekoizten erreferentea" den konpainiarentzat.