Ekonomia -

Italia

Italiako Diputatuen Ganberak Mario Montiren murrizketa plana onartu du

30.000 milioi euro baino gehiago murriztuko duen dekretuaren aldaketak onartu ditu Italiak; halaber, 2008an kendutako jabetzaren zerga ezarri dute berriro.

Mario Monti. Foto: EFE.
Mario Monti. Foto: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako Diputatuen Ganberak Mario Montiren Gobernuaren murrizketa plana onartu du, eta horretarako kondfiantza mozio bati aurre egin behar izan dio.

30.000 milioi euro baino gehiago murriztuko duen dekretuaren aldaketak onartu ditu Italiak; halaber, 2008an kendutako jabetzaren zerga ezarri dute berriro.

Halaber, planak erretiroa hartzeko epe muga luzatu du, eta luxuzko ondasunen gaineko zerga ezarri du; hala ere, seme-alabak dituzten familiek gutxiago ordainduko beharko dute jabetzaren gaineko zergagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea