Ekonomia -

Metro Bilbaoko lan gatazka

Patxi Lopezek Bilbo 'ez geldiaraztea' eskatu die Metroko langileei

San Tomaserako aurreikusita dagoen greba eguna bertan behera uztea eskatu du lehendakariak. Halaber, "sindikatuen aurka" egin izana ukatu du Lopezek.

Egun honetarako aurreikusitako greba eguna bertan behera uztea eskatu du Lopezek. Argazkia: EITB
Egun honetarako aurreikusitako greba eguna bertan behera uztea eskatu du Lopezek. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak San Tomas egunean Bilbo 'ez geldiaraztea' eta egun honetarako aurreikusitako greba eguna "elkartasunagatik" bertan behera uztea eskatu die Metro Bilbaoko langileei.

Metro Bilbaoko lan gatazka aipatuta, larunbat honetan Bilbon izandako Batzorde Nazionalean lehendakariak greba eguna bertan behera uztea eskatu du.

"San Tomas egunean Bilbo ez geldiarazteko deia egiten diet. Erantzunkizunak bultzatuta egiten dut eta baita gainontzeko langile publikoarekiko elkartasunagatik ere. Egungo egoeran ezin dugu Bilboko merkataritza osoa geldiaraztea eta ezin diogu  urteko egun garrantzitsuenean nekazariei salmentak lapurtu. Ezinezko da egungo egoeran gehien sufritzen dutenak are gehiago zigortzea", azaldu du.

Eusko Jaurlaritzaren eta lehendakaritzaren jarrera defendatu ditu. "Ez gara sindikatuen aurka egiten ari, batzuek dioen moduan, erantzunkizun eskaera bat da baizik", azpimarratu du.

Patxi Lopezen esanetan, Metro Bilbaon arazoak egonda, langileak ados ez badaude "protestatzeko eskubidea dute baina zentzuzko era batean eta arazoarekiko proportzionala izanda". "Akordio bat bete ez dela uste baldin badute, auzitegietara jo behar da, guk egingo dugun bezala", nabarmendu du, "gainontzeko guztia onartezina da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea