Ekonomia -
errenta kanpaina
Errenta-aitorpen presentziala abiatu dute Araban, 5.000 hitzordu baino gehiagorekin
Gehienak adinekoak eta jasotako lehenengo zirriborroa aldatzeko eskatu duten zergadunak izan dira.
eitb media
Errenta-aitorpen presentzialaren aurkezpena abiatu dute Araban, 5.589 hitzordu-eskaerarekin, guztira. Arabarren % 22k baliatuko dute izapide hau; gehienak, adinekoak eta jasotako lehenengo zirriborroa aldatzeko eskatu duten pertsonak.
Itziar Gonzalo Ogasun diputatuak joan den astean aitorpena telefono eta Internet bitartez egiteko sistemarekin izandako kolapsoa justifikatu du. Izan ere, sareak "2.300 sarreratik gora" izan zuen lehenengo egunean, eta horrek eragin zuen ordu gutxi batzuetan konpondu zuten "moteltzea".
Gaur arte, 10.229 aitorpen onartu dituzte Araban, horietako 9.211 Rentafácil modalitatearen bidez eginak, eta Internet bidez, gainerakoak. Rentafácil erabiltzeko epea uztailaren 9an amaituko da, eta gainerako modalitateena, uztailaren 16an.
Era berean, Aldundiak azken emaitza bidaliko dio aurten zergadun bakoitzari, eta Internet bidez onartu edo aitorpen osoa ziurtagiri digitalaren bitartez edo B@k txartelarekin kontsulta dezake. Zergadunek euren aitorpen propioa ere egin dezakete ordenagailutik, Rentared modalitateari esker.