Publizitatea
Itxi

2021/04/17

19:53

Ekonomia

PENTSIOEN ERREFORMA

Pentsiodunak: "Escrivaren proposamena ezin da ulertu Gobernu aurrerakoi batean"

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak gogor kritikatu du 12.000 euro eman nahi izatea jubilazioa atzeratzen duenari eta % 21 arte gutxitu aurrejubilatzen denaren pentsioa.

  • Euskal pentsiodunek hilabeteak daramatzate mobilizazioak egiten.

    Euskal pentsiodunek hilabeteak daramatzate protestan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Jose Luis Escriva ministroak pentsioen erreformarako egindako proposamenak kritikatu ditu, "bere burua aurrerakoitzat duen Gobernu batean ulertezinak" direla iritzita.

Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak aste honetan egin du agerraldia Kongresuan, Toledoko Itunaren lantaldean, alde sozialarekin negoziatzen ari den proposamenen berri emateko.

Pentsiodunentzat, ministroak proposatutako neurriek "pentsioak KPIaren gainetik igotzeko aukera guztiak" ixten dituzte, eta "are gehiago zigortzen dituzte erretiro aurreratua hartu nahi dutenak".

"Kotizaziopekoak ez diren pentsioei zenbat igotzeko asmoa duen ere ez du zehaztu, are gutxiago 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ezartzea, ezta LGSrekin parekatzea ere", deitoratu dute.

Euren ustez, ulertezina da "bere burua aurrerakoitzat duen Gobernuko ministro batek neurri horiek defendatzea eta proposatzea". "Kongresuan dauden ezkerreko indarrek ozen hitz egin behar dute, neurri horiek salatuz eta horien aurka eginez. Hala, lehenik eta behin, euskal alderdi ezkertiarrak gonbidatzen ditugu horretara", adierazi dute.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak azpimarratu du ez dituztela protestak eta mobilizazioak bertan behera utziko, maiatzaren bigarren asterako sindikatuekin, beste kolektibo sozialekin eta Estatuko pentsiodunen plataformekin prestatzen ari direna kasu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena