Ekonomia -

Enplegurako Estrategia berria

Jaurlaritzak langabezia tasa puntu bat murriztea izango du helburu

2014rako indarrean izango den plan berriak 3.000 milioi euroko aurrekontua izango du.

Gemma Zabaleta Enplegu sailburua, Bilbon eskainitako prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Jaurlaritzak langabezia % 8ra jaitsi nahi du hiru urtean

01:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 3.000 milioi euroko aurrekontua izango duen 2011-2014rako Enplegu Estrategia berria onartu du astearte honetan. Plan honek 2012an langabezia tasa puntu bat murriztea izango du helburu. Egungo Euskadiko langabezia tasa % 12koa da.

Gobernuko kontseiluaren ostean Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak azaldu duenez, enplegua sustatzeko lehendabiziko helburua izango da "egungo langabezian dauden joera batzuk ez egonkortzen saiatzea eta lanaren bitartez soldataren garapen orekatu bat lortzea".

Enplegurako euskal Estrategiak 3.059.607.883 euroko aurrekontua izango du 2014ra bitartean: 690,9 milioi 2011rako, 808 milioi 2012rako, 778,3 milioi 2013rako eta 782,2 milioi euro 2014rako.

Zabaletak azpimarratu duenez, "lehiakortasuna eta langileen hezkuntzarekin batera, enplegu politika zuzen bat funtsezkoak dira, merkatu irekiek eskatzen dituzten malgutasun baldintzei eta produktibitate eskaerari so eginez".

Enplegu saileko arduradunak azaldu duenez, enplegua sustatzeko politika hauek 2012ko Lanbideko Plan Operatiboaren parte izango dira, "lurraldez lurralde langabeziaren arazoari erantzuna emateko asmoz". Hori dela eta, langabezia gehien pairatzen dutenak izango dira politika hauen abiapuntu, gazteak, luzaroan langabezian eman duten langileak eta Lan Erregulazioko Espedienteak izan dituzten langileak, besteak beste.

Zabaletak zehaztu duenez, 2012an 72.000 langileek egingo dituzte ikastaroak. Haietatik 32.000 langabezian daudenak izango dira eta gainontzekoak lanean ari direnak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea