Ekonomia -

Jaurlaritza-Bizkaiko Aldundia

9,5 milioi euro bideratuko dituzte Bizkaiko langabeziari aurre egiteko

Lau urteko iraupena izango du hitzarmenak eta Lan Sailak ordainduko % 60a eta gainerakoa Aldundiaren esku geratuko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gemma Zabaleta Lan eta Gizarte Gaietarako sailburuak eta Imanol Pradales Ekonomia Sustapeneko diputatuak, gutxienez, lau urteko iraupena duen eta langabeziari aurre egiteko 9,5 milioi euro jasotzen dituen elkarlan hitzarmena sinatu dute.

Datorren hilabetean martxan jarriko duten erakundeen arteko hitzarmena denboran luzatu daiteke eta enplegua sustatzea eta Bizkaiko enpresa sarea indartzea izango ditu helburu. Gaur egun, lurralde horretan 81.212 pertsona ari dira lan bila. Hau da, bi euskal langabetatik bat Bizkaian bizi da.

Hitzarmenaren aurrekontuaren % 60 Enplegu eta Gizarte Gaietako sailak ordainduko du eta beste % 40a, Bizkaiko Foru Aldundiak.

Gizarte Gaietarako sailburuak azaldu duenez, "lana sortzeko sortu daitezkeen proiektuen alde egingo dugu. Hau da, kalitatezko enleguari, gazteentzako enpleguari eta langabezia gehien dagoen guneetan hobekuntza eragingo duten ekimenei buruz ari naiz". Horrela, besteak beste, hitzarmenaren esku jarriko dute enpresei arreta eskaintzen dien Lanbide zerbitzuko saila. Gutxi barru martxan jarriko duten sail horrek "enpresek dituzten beharrei erantzungo die".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea