Publizitatea
Itxi

2021/04/22

23:24

Ekonomia

Nafarroa

LABeko atxilotuek salatu dute nahikoa zela zitazioa bidaltzea

agentziak | eitb media

EH Bilduren Nafarroako Parlamentuko taldeak Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariaren agerraldia eskatu du.

  • Atxiloketen aurkako protesta, Iruñean. Argazkia: Efe

    Atxiloketen aurkako protesta, Iruñean. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Aurreko asteetan bi protesta ekitalditan parte hartzeagatik atxilotu zituzten LAB sindikatuko sei kideek (lau emakume eta bi gizonezko) gogor salatu dute polizia-operazioa, eta azpimarratu dute, auzipetu nahi bazituzten, nahikoa zela zitazio judizial bat bidaltzea.

Nafarroako enpresarien elkarteko egoitzaren aurka hauts gorria jaurtitzeagatik eta N-121 errepidean zirkulazioa eteteagatik atxilotu zituzten, hain zuzen ere. Garbiketa sektorean lan-baldintza hobeak eskatzeko egin zituzten ekitaldiak.

Sei atxilotuek prentsaurreko batean azaldu dutenez, sindikalistetako bat asteartean bertan askatu zuten, baina gainerakoek Udaltzaingoaren ziega batean igaro zuten gaua, Espainiako Poliziaren egoitzan konpontze lanak egiten ari direlako.

Asteazken goizean ez zuten deklaratu nahi izan, eta libre utzi zituzten mehatxuak egotzita.

"Argi adierazi nahi dugu gu atxilotzeko erabili dituzten bi ekintzetan ez zela inor mehatxatu, ez zela inor zauritu", ez zela kalterik izan, eta "ez genuela gure aurkako horrelako operazio bat egiteko moduko ezer egin", adierazi dute.

Gaineratu dutenez, "enpresariek eta poliziak uste badute atxilotu edo auzipetu egin behar gaituztela gertakari horiengatik, nahikoa da zitazio bat bidaltzea, eta ez erabat soberan zegoen horrelako polizia-operazio bat egitea".

Prentsaurrekoan irakurritako agirian, azpimarratu dute "feminizatutako eta prekarizatutako sektoreetako langileak" ez daudela "sistemari jokoa egiteko, doan lan egiteko edo gaizki ordainduak izateko prest".

EH Bilduk azalpenak eskatu ditu

Bestalde, EH Bilduren Nafarroako Parlamentuko taldeak Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariaren agerraldia eskatu du.

Izan ere, "erabat gehiegizkoak" iruditu zaizkio atxiloketak, protesta batean parte hartu zuten ordezkari sindikalak zirelako, "soldata arrakala amaitzea eta garbiketarena bezalako sektore feminizatu eta prekarioetako" lan-baldintzak hobetzea eskatzen zutelako.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena