Ekonomia -

2012ko aurrekontuak

Nafarroako Parlamentuak 2012ko aurrekontuak onartu ditu

UPNk eta PSNk, Nafarroako Gobernuko kideek, datorren urteko aurrekontuak aurrera eramatea lortu dute, baina oposizioaren babesik gabe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UPNk eta PSNk, Nafarroako Gobernuko kideek, 2012ko aurrekontuak aurrera ateratzea lortu dute Parlamentuko osoko bilkuran, baina ez dute oposizioaren babesik jaso. Nabaik, Bilduk eta Izquierda-Ezkerrak kontra bozkatu dute, Nafarroako Alderdi Popularra, berriz, abstenitu egin da.

Aurrekoentuen inguruko eztabaidak luze jo du, baina aurreikusita bezala, Gobernua osatzen duten bi alderdiek datorren urterako kontuak onartzea lortu dute, 3.837.716.814 euroko aurrekontuak izango dira 2012an.

Nafarroako Parlamentuan 805 zuzenketa eztabaidatu dituzte, horietatik 340 Nabairenak, 208 Izquierda-Ezkerrarenak, 144 Bildurenak, 112 Nafarroako PPrenak eta 1 UPN-PSNrena,  azken horrek bakarrik egin du aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea