Ekonomia -

MAIATZAK 1

"Aukera eta proposamen desberdinak" aldarrikatu dituzte 3.000 lagunek Baionan

Hendaian, Donibane Garazin, Maulen eta Baionan manifestazio bana egin dute goizean Maiatzaren 1aren harira. Sindikatu garrantzitsuenek eta hainbat eragile sozialek bat egin duten Baionako protestan.

Jendetza bildu da Baionako manifestazioan. Argazkia: EITB Media
Jendetza bildu da Baionako manifestazioan.
Jendetza bildu da Baionako manifestazioan. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 1a dela eta, lau manifestazio izan dira gaur goizean Ipar Euskal Herrian: Maulen, Donibane Garazin, Hendaian eta, jendetsuena, Baionan. Deialdi bateratua egin dute sindikatu garrantzitsuenek eta hainbat eragile sozialek Lapurdiko hiriburuan, eta pandemiak ekarritako krisiaren aurrean "aukera eta proposamen desberdinak" dituztela aldarrikatu dute.

Baionako Lan Burtsaren parean hasi da, besteak beste, CGT eta LAB sindikatuak, Gazte Ekintzak, Antzoki Okupatua kolektiboak eta etorkinen elkarteak deitutako manifestazioa. 3.000 lagun inguru eta askotariko taldeak bildu dira aldarrikapen berarekin: biharko mundua "solidarioa, soziala eta ekologistagoa" izatea. Ildo horretan, "norabide aldaketa" behar dela adierazi du LABeko Eñaut Aramendik.

Hainbat kolektiboren eskubideen alde egin dute manifestazioan: gazteak, migranteak, kultur eragileak… "Guztiak elkarrekin" borrokatzearen garrantzia azpimarratu du, adibidez, Alderdi Komunistako Pierrette Fontenasek.

Umorerako tartea ere izan da, eta Bizi talde ekologistako partaideak "aberatsen gisara" jantzi dira, aberastasunaren metaketa salatzeko.

Lan Burtsatik abiatu den manifestaziora batu dira kultur eragileak udaletxeko plazan, "Faltan zaituztegu" kartelarekin; gero Suprefeturatik pasa dira, eta Gaztelu Zaharraren ondoan bukatu dute, azken mintzaldiekin, eta talde feministen eta kultur eragileen kantuarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea albisteak LAB albisteak Baionako bideoak Maule bideoak Donibane Garazi bideoak Hendaia argazkiak Langileen nazioarteko eguna argazkiak Ekonomia Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Manifestazioak gaur Sindikatuen albistea