Ekonomia -

Bilera egin dute

Gatazka konpontzeko aldeen 'borondatea' azpimarratu du Metro Bilbaok

Ohar batean, zuzendaritzak langileen batzordearekin egindako bileraren nondik norakoak azaldu ditu. Bilera horretan, Txema Oleagak bere burua aurkeztu die langileen ordezkariei.

Bilera gehiago egingo dituzte etorkizunean. Argazkia: EITB.
Bilera gehiago egingo dituzte etorkizunean. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gatazka konpontzeko aldeek erakutsi duten "borondatea" azpimarratu du Metro Bilbaoko zuzendaritzak. Horretarako, "beharrezkoak diren bilera guztiak" egingo dituela nabarmendu du Txema Oleaga presidente berriak.

Ohar batean, zuzendaritzak langileen batzordearekin egindako bileraren nondik norakoak azaldu ditu. Bilera horretan, Txema Oleagak bere burua aurkeztu die langileen ordezkariei.

"Bilerak goiz osoa hartu digu eta alde biek gatazka konpontzeko borondatea dugula goraipatu dute partehartzaileek". Horretarako "beharrezkoak diren" hartu-eman guztiak burutuko dituztela azaldu du Metro Bilbaok.

Horrez gain, Oleagak metroko egoera zein den ezagutu nahi izan du bere aurreneko bilera horretan.

"Metroak bere irudi ona berreskuratu behar du, eta horretarako eztabaida eta sen ona erabili beharko dugu", azpimarratu du.

Batzordea harrituta, filtrazioarekin

Metro Bilbaoko langileen batzordeak "harridura" agertu du gaur hedabideetan argitaratu den txostena dela eta. Langileen soldata izoztea proposatzen da Bilboko metroaren txosten horretan. Hala ere, Txema Oleaga presidente berriak sindikatuekin biltzeko erakutsi duen borondatea "positiboa" dela azpimarratu dute langileek.

Sindikatuetako iturriek azaldu dutenez, Oleagari soldaten izoztearen inguruko txostena entregatzeko eskatu diote aztertu ahal izateko. "Emango digula esan digu. Egiten badu, aurrerapausoa izango da gardentasunaren bidean. Proposamen idatzia ematen badigu, asanbladak benetako aldaketa bat ote den esan ahal izango du", adierazi dute aipatu iturriek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea