Ekonomia -

Iberia-Sepla bilera

Iberiako pilotuek ez dute proposamena onartu eta greba egingo dute

Pilotuen sindikatuak errefusatu egin du Iberia Expressera eskubideak galdu gabe pasatzeko aukera greba bertan behera utziz gero, izan ere, konpainiaren proposamena legez kanpokoa dela uste du.

Abenduaren 29an grebara joko dute pilotuek. Argazkia: EITB
Abenduaren 29an grebara joko dute pilotuek.
Abenduaren 29an grebara joko dute pilotuek. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberiako pilotuen Sepla sindikatuak errefusatu egin du konpainiaren proposamena, Iberia Expressera eskubideak galdu gabe pasatzeko aukera greba bertan behera utziz gero; beraz, abenduaren 29rako deitutako 24 orduko grebari eustea erabaki dute.

Sindikatuak agiri batean azaldu duenez, enpresaren eskaintza "legez kanpokoa" da, pilotuei "lan berdina lan-hitzarmen desberdinarekin egitea" proposatzen zaielako.

"Seplak egoera desblokeatzeko egin duen proposamena ezkutatu nahi du enpresak horrela", sindikatuak adierazi duenez.

Pilotuek egindako eskaintzan "Barajasen egoitza duten 'low cost' konpainietako pilotuek egiten dituzten ordu kopuru bera" egitea agertzen zen, eta baita "komandanteen soldatak murriztea" ere.

Sindikatuak lan-hitzarmena betetzea eskatu du eta Iberia Expressen sorkuntzak, greba eragin duenak, duela bi urte enpresarekin sinatutako lan-hitzarmena urratzen duela berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea