Ekonomia -
Errege-Etxeko Aurrekontuak
Espainiako Erregeak 293.000 euro kobratzen ditu urtean
Errege Etxeak azpimarratu duenez, Iñaki Urdangarinek eta Jaime de Marichalarrek ez dute "inoiz" diru-kopururik jaso erakunde horretatik.
Erredakzioa
Espainiako Erregeak 292.752 euro kobratu zituen iaz, zergak ordaindu aurretik. Horietatik 152.233 euro ordezkaritza lanetara bidatu dira eta Asturiaseko printzeak 146.376 euro kobratu ditu.
Alfonso Sanz Portolés idazkariak kazetarien aurrean aurkeztu ditu Errege Etxeko 2011ko Aurrekontuak. Gaurtik aurrera, datu horiek publikoak izango direla jakinarazi du (Errege Etxeko web ofizialean).
Erregiinak, Asturiaseko printzesak eta Elena eta Cristina infantek urtero 375.000 jasotzen dituzte ordezkaritza lanetarako. Erregeak berak erabakitzen du kopuru hori, kide bakoitzaren lanaren arabera.
Errege Etxeak azpimarratu duenez, Iñaki Urdangarinek eta Jaime de Marichalarrek ez dute dirurik jaso erakunde horretatik.