Ekonomia -

BBVAren aholkularitzarekin

FCCk Picasso Dorrea Amancio Ortegari saldu dio 400 milioigatik

Konpainiak Bartzelonan eta Madrilen dituen egoitza korporatiboak saldu ditu 60 milioigatik. Ez ditu erosleak izendatu.

Picasso Dorrea (erdialdean), Madril.
Picasso Dorrea (erdialdean), Madril.
Picasso Dorrea (erdialdean), Madril.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

FCC talde eraikitzaileak Madrileko Picasso Dorrea Pontegadea Inmobiliaria elkarteari saldo dio 400 milioigatik. Elkartearen jabea Amancio Ortega da, Inditex taldearen akziodun nagusia.

FCCk Bartzelonan eta Madrilen dituen egoitza korporatiboak saldu ditu ere 60 milioigatik. Egoitzak Balmes kalean eta Federico Salmon kalean kokatuta daude, hurrenez hurren. Konpainiak ez ditu erosleak izendatu.

Konpainiak BBVAren aholkularitza izan du eta, Picasso Dorrearen kasuan, Aguirre Newman kontsultaria gehitu da.

Lortutako etekinek FCCk dituen zorrak murrizteko balioko dute eta taldeak dituen negozioak (ingurumen zerbitzuak, azpiegiturak eta energia berriztagarriak) finantzatzen jarraitzeko errekurtsoak askatuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea