Ekonomia -

Abenduko KPI

Urtetik urterako inflazioa 5 hamarren jaitsi da eta % 2,4an kokatu da

Erregai eta labaingarrien prezioen jaitsierak eta tabakoaren prezioak mantendu izanak eragin du beherakada, Estatutuko Estatistika Institutuaren arabera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

KPIren datuen arabera, urtetik urterako inflazioa jaitsi da hirugarren hilabetez eta bost hamarren jauzi da abenduan, % 2,4an kokatu arte.

Estatutuko Estatistika Institutuaren arabera, erregai eta labaingarrien prezioen jaitsierak eta tabakoaren prezioak mantendu izanak eragin du beherakada.

% 2,4ko tasa, baxuena da 2010eko azarotik, % 2,3an kokatu zena.

KPI harmonizatuaren datu aurreratuak ezagutu dira ere. Urtetik urterako inflazioa sei hamarren jaitsi da abenduan eta % 2,3an kokatu da.

Datu aurreratuak KPIren aurrerapena dira. Behin behineko datua urtarrilaren 13an ezagutuko da eta ez da asko aldatzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea