Ekonomia -
KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA
Urte arteko inflazioak gora egin du apirilean, % 2,5era EAEn eta % 2,7ra Nafarroan
Azken hilabetean, martxotik apirilera, prezioak % 1,3 garestitu dira EAEn, eta % 1,2, ostera, Nafarroan.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Urte arteko inflazioa % 2,5eraino hazi da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 2,7raino Nafarroan, apirilean.
Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) ostiral honetan argitaratutako datuen arabera, prezioek % 1,3 egin dute gora EAEn azken hilabetean, martxotik apirilera. Nafarroan, ostera, % 1,2koa izan da igoera.
Urtea hasi zenetik, lehen lauhilekoan, prezioak % 1,7 garestitu dira EAEn eta % 1,5 Nafarroan.
Estatuan, ostera, urte arteko tasa % 2,2raino hazi da. Azken hilabetean, berriz, % 1,2 igo da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea