Ekonomia -

Europar Batasunean

Arrantzaleen 'puntukako karneta', indarrean

Karnet honekin, arauak betetzen ez dituzten arrantzaleek, armadoreek eta kapitainek puntuak jasoko dituzte eta, gehienezko 90 puntuak lortuz gero, lizentzia betiko kenduko diete.

Akordioa urtarrilaren 1etatik dago indarrean. Argazkia: EITB.
Akordioa urtarrilaren 1etatik dago indarrean. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtearen hasierarekin batera, Europar Batzordeak indarrean sartu du arrantzaleen 'puntukako karneta'. Europak jarri duen kontrol neurri berria da, "flota guztiek eskubide berberak izan ditzaten".

Karnet honekin, arauak betetzen ez dituzten arrantzaleek, armadoreek eta kapitainek puntuak jasoko dituzte eta, gehienezko 90 puntuak lortuz gero, lizentzia betiko kenduko diete.

Hori gertatu aurretik, arrantzaleek lau abisu jasoko dituzte, eta puntuen arabera dagokien isuna jasoko dute.

Zigortuko diren jokabideak hauek izatea adostu dute Europan: matrikulak edo motorrak manipulatzea, arrainen gutxieneko tamaina ez errespetatzea, galarazitako garaian arrantza egitea edota esparru debekatuetan arrantzatzea.

Araudi berri honek Europar Batasuneko herrialde guztietan izango du eragina.

Gipuzkoako arrantzaleen kofradiak begi onez ikusi du neurria eta baxurako arrantzan puntukako karnetak ez duela hainbesteko eraginik izango uste dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea