Ekonomia -

Irakurle gehiago dituen arren

'Publico' editatzen duen enpresak hartzekodunen konkurtsoa eskatu du

"Publizitatearen krisiaren gorakada" dela eta hartu "behar" izan du erabakia Mediapublik. 'La Voz de Asturias' editatzen duen eskumendeko enpresarentzat eskaera bera egin dute.

'Publico' editatzen duen enpresak hartzekodunen konkurtsoa eskatu du
'Publico' editatzen duen enpresak hartzekodunen konkurtsoa eskatu du

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mediapubli 'Publico' egunkaria editatzen duen enpresak "hartzekodunen konkurtsoa eskatu du merkataritza-arloko Bartzelonako epaitegian, astearte honetan", agiri batean esan duenez.

"Publicoren enpresa editoreak hartzekodunen konkurtsoa eskatu du publizitatearen krisia, idatzizko egunkarien sektorea jasaten ari den bilakaera sakona, eta finantziazioa lortzeko zailtasunak direla eta", dio agiriak.

Zailtasunok hartzekodunen konkurtsoa eskatzera behartu dute Publico, tartean daudenen interesak ahalik eta era onenean babesteko. 'La Voz de Asturias' editatzen duen eskumendeko enpresarentzat eta haren bertsio digitalarentzat ere egin dute eskaera.

Enpresak gaineratu duenez, "2007ko irailean jaio zirenetik 'Publico'k eta Publico.es-ek audientzia hazkundea lortu duten arren, eta nahiz eta azken ekitaldietan murrizketak egin ditugun", hartu dute erabakia, enpresak gaineratu duenez.

Aurreko irailaren 7an Mediapublik Enplegua Erregulatzeko Espedientea ireki zuen, eta urriaren 4ean enpresa eta langileak akordio batera heldu ziren. Horren arabera 29 sustatutako baja adostu zituzten, eta gehien irabazten zuten langileen soldata %5 eta %18 bitartean jaitsi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea