Ekonomia -

Lan gatazka

Hiru orduko greba Metro Bilbaon, gaur goizean

Gainera, greba-batzordeak Bilbon "manifestazio handi bat" egitea proposatuko die langileei hurrengo bileran.

Bilboko Metroa. Argazkia: EITB
Bilboko Metroa. Argazkia: EITB
Bilboko Metroa. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metro Bilbaoko langileek hiru orduko lanuztea egingo dute gaur goizean, 09:00etatik 12:45era bitartean. Metro Bilbaok % 30eko zerbitzu minimoak eskainiko ditu ordu horien artean. Hortik aurrera, zerbitzua normala izango da.

Enpresako zuzendaritzak hitzartutako zerbitzu minimoak bete egingo dituela adierazi du, hau da, zirkulazioen %30a. Eusko Jaurlaritzaren ordena betetzea du helburu.

Trenen ordutegiari buruzko informazioa dagoeneko ikusgai dago www.metrobilbao.net web orrialdean. Erabiltzaileek Bezeroenganako Arretaren telefonora ere deitu dezakete: 94 425 40 25.

Bilboko Metroko langileek manifestazioa egitea aztertuko dute

Bilboko Metroko greba-batzordeak urtarrilaren 19an "manifestazio handi bat" antolatu nahi du Bilbon, eta proposamen hori aztertzeko eskatuko die langileei hurrengo batzarrean.

Greba-batzordeak urtarrilaren 12an, 19an eta 26an deitutako lanuzteak mantendu nahi ditu eta, arestian esan bezala, urtarrilaren 19an "manifestazio handi bat" antolatu nahi dute Bilbon. Horretaz guztiz hitz egiteko eta negoziazioaren berri emateko, langileekin bilduko dira urtarrilaren 11n.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea