Ekonomia -
Lehiarako Batzordea
Telefonica, Orange eta Vodafone ikertuko dute, lehia mugatu dutelakoan
Espainiako Lehiarako Batzordeak (CNC) espediente zigortzailea ireki die hiru operadore hauei, "nagusitasunaren abusuagatik" eta "lehiakortasuna mugatzeko ustez ekintzak egiteagatik".
Erredakzioa
Espainiako Lehiarako Batzordeak (CNC) espediente zigortzailea ireki die Telefonicari, Orangeri eta Vodafoneri, "nagusitasunaren abusua" eta "lehiakortasuna mugatzeko ustez ekintzak egitea" leporatuta.
Ohar baten bidez Lehiarako Batzordeak jakitera eman duenez, "hainbat zantzuk agerian utzi dutenez, baliteke hiru operadoreek merkatuan duten nagusitasun posizioa erabili izana, operadore mugikor birtualen tarteak murrizteko".
Horren arabera, Estatu mailan ematen diren deien jatorriaren eta amaieraren prezioak zehazteko izan da tarteen mugapen hori, eta baita zerbitzu txikizkarien mugikorreko deietan ere, enpresa arloan bereziki. Deien jatorria eta amaiera Vodafonek, Orangek eta Telefonicak eskaintzen duten zerbitzuak dira.
British Telecommunicationes Plc enpresak eta Espainiako Telekomunikazioen Zerbitzu Orokorren BT Konpainiak salaketa bat aurkeztu ostean ireki diete espediente zigortzaile hau.
Lehiarako Batzordeak argitu duenez, ikerketaren emaitza hemendik 18 hilabetera, gehienez jota, emango du jakitera.