Ekonomia -

Negoziazio mahaia

Kutxabankeko zuzendaritza salatu du LAB sindikatuak

LAB sindikatuak Kutxabankeko zuzendaritza Lan Ministerioaren aurrean salatu du, banku berriaren negoziazio mahaia osatzeko bilerara ez joateagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB sindikatuak Kutxabankeko zuzendaritza Lan Ministerioaren aurrean salatu du, banku berriaren negoziazio mahaia osatzeko bilerara ez joateagatik.

Josean Urkiola sindikatu horretako Finantza arduradunak jakinarazi duenez, bilera astelehenean deitu zuten, baina zuzendaritza ez zen agertu. Bilera deitzerako orduan, legeak ezartzen dituen "baldintza" guztiak bete zituztela azaldu du Urkiolak.

Bilera deitzeko gaitasuna zeukala esan du LABek. Zuzendaritza agertu ez zenez, Lan Ministerioaren eta ordezkaritzaren aurrean salaketa jartzea erabaki du sindikatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea