Ekonomia -

Ministroen Bilera

Gizarte Segurantzak % 0,06ko defizitarekin itxi du urtea

Datu hau "txarra" dela onartu du Gobernuko bozeramaileak, baina pentsiodunei "lasai" egoteko eskatu die, pentsioak "zehaztutako epeetan" ordainduko direlako.

Cristobal Montoro, Ogasun ministroa. Argazkia: EFE.
Cristobal Montoro, Ogasun ministroa. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizarte Segurantzak 668 milioi euroko defizitarekin itxi zuen 2011. urtean, Barne Produktu Gordinaren % 0,06. Zapateroren Gobernuak BPGren gaineko % 0,4ko superabita aurreikusi zuen, gaur Saenz de Santamariak gogoratu duenez.

Datu hau "txarra" dela onartu du Gobernuko bozeramaileak, baina pentsiodunei "lasai" egoteko eskatu die, pentsioak "zehaztutako epeetan" ordainduko direlako.

Egoera "gogorra" topatu dutela adierazi du Saenz de Santamariak, "espero baino gogorragoa" eta, horregatik, etorkizunean onartuko dituzten neurriak ere "gogorrak" izango direla aurreratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea