Ekonomia -
Gas hobia, Araban
Arabako gasaren balioa 30.000 milioikoa da, Jaurlaritzaren arabera
Lanak 2012aren lehen hiruhilekoan hasiko dira. Ateratzea espero duten gasa sukaldetan edo berogailuetan erabilitako gas metanoaren "berdin berdina" da.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzaren arabera, Arabako lurpeko gas naturalaren balioa 30.000 milioi eurokoa da, eta gas hori ateratzeko lanak aurtengo lehen hiruhilekoan hasiko dira.
Eusko Jaurlaritzak joan den urrian Araban ez ohiko gas hobi bat aurkitu zutela iragarri zuen. Orain, Eusko Jaurlaritzak gasa hori atera daitekeen azterketa lanetarako 100 milioi euro bideratuko dituela iragarri du.
Xabier Garmendia Industria eta Energia sailburuordearen hitzetan, proiektuaren bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta ingurumen-inpaktua aztertu nahi dute lehendabizi.
Izan ere, proiektuaren ingurumen-inpaktuak zalantzak sortarazi ditu talde ekologistetan eta zenbait alderdi politikoetan. Hala ere, Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, ez dute gas hobiaren ustiaketa egingo hasierako ikerketek ingurugiroarentzat kaltegarria izango dela frogatzen badute.
Ildo horretan, lehen ikerketa hobia Gasteiztik 10 kilometrora eta N-1 errepidetik gertu egongo dela azaldu dute.