Ekonomia -

Eurostaten datuak

Espainiako langabeziak (% 23) Europako altuena izaten jarraitzen du

Grezia eta Lituania bigarren eta hirugarren postuan daude, hurrenez hurren, Europako langabezia-tasaren rankingean. Bestalde, Austria da langabezia baxuena duen herrialdea (% 4).

Espainiako langabezia tasa % 23ra iritsi da dagoeneko. Argazkia: EFE
Espainiako langabezia tasa % 23ra iritsi da dagoeneko. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabezia azaroan inoizko mailarik altuenean jarri zen eurogunean eta Europar Batasunean; Espainian igo egin zen berriz, % 22,9ra helduta, hilabete lehenagoko ehunekoa baina bi hamarren gehiago.

Langabezia maila % 10,3an jarri zen eurogunean azaroan, bigarren hilabetez jarrian, eta % 9,8an Europar Batasunean, hirugarren hilabetez jarraian. Historiako mailarik altuenera iritsi ziren, Eurostat erkidegoko estatistika bulegoak gaur argitaratutako datuen arabera.

Gauzak horrela, Europar Batasunean 23,67 milioi pertsona zeuden langabezian, eta horietatik 16,37 milioi eurogunekoak ziren.

Urriarekin alderatuta, langabeen kopurua 55.000 pertsona gehiago izatera iritsi zen Europar Batasunean eta 45.000ra eurogunean.

Azken hamabi hilabeteetan, Europar Batasunak 73.000 langile gehiago izan ditu langabezian eta 587.000 eurogunean.

Austria, 27etatik onena

Europar Batasuna osatzen duten 27 kideen artean, Austriak (% 0,4), Luxenburgok (% 4,9) eta Holandak (% 4,9) dute langabezia-tasa txikiena. Maila altuena aldiz, Espainiak (% 22,9), Greziak (% 18,8 irailean) eta Lituaniak (% 15,3 2011ko hirugarren hiruhilekoan) dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea