Ekonomia -
Europako kontseilua iristear
Alemaniak, Frantziak eta Italiak goi-bilera egingo dute hilaren 20an
Angela Merkel eta Nicolas Sarkozy Erromara joango dira, Mario Monti Italiako Gobernuko buruarekin biltzeko, urtarrilaren 30eko Europako Kontseiluko goi-bilera prestatzeko asmoz.
Erredakzioa
Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerra hilaren 20an Erromara joango dira Mario Monti Italiako buruarekin bilera bat izateko, urtarrilaren 30ean Europako Kontseiluko goi-bilera prestatzeko asmoz.
Bilera honen berri Sarkozyk eta Montik eman dute gaur, Parisen, Eliseo Jauregian ordubete baino gehiago iraun duen batzar bat izan ostean. Euroguneari eragiten dion "konfiantza-krisia" konpontzen saiatuko direla azaldu dute.
"Italiak eta Frantziak ikuspuntu bera konpartitzen dute euroguneko konfiantza krisia konpontzeko", nabarmendu du Frantziako presidenteak.
Halaber, orain "bakoitzak inposatzen diren erabakiak hartu behar direla" adierazi du, eta Monti Italiako Gobernuaren buru denetik egin duen lana goretsi. Sarkozyk Italiako gobernuburuari haren erabakiak eskertu dizkio, baita ematen duen konfiantza ere.