Ekonomia -

Aurreikuspen ekonomikoak

Espainiak murrizketa gehiago egin behar ditu, Moody'sen arabera

2012an defizita BPGren % 4,4ra jaitsi ahal izateko 40.000 milioi euroko doitzea egin beharko duela aurreikusi du agentziak, hau da, Rajoyren Gobernuak iragarritakoa baino 25.000 milioi euro gehiago.

Mariano Rajoy, Espainiako presidentea. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy, Espainiako presidentea. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy, Espainiako presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Moody's kalifikazio agentziak ohartarazi duenez, 2012an Espainiak 40.000 milioi euroko murrizketa egin beharko du defizita BPGren % 4,4ra jaitsi ahal izateko. Hala, Gobernuak iragarritako neurriak aplikatzeaz gain, beste 25.000 milioi euro gutxiago gastatu beharko lituzke.

Arrisku agentziak kaleratu berri duen txostenean azaldu duenez, orain arte iragarritako ekimenek 15.300 milioi euroko murrizketa ekarriko dute: 8.900 milioi euroko murrizketa funtzionarioen soldata murrizketari dagokionez eta 6.300 milioi euroko irabaziak, batik bat, "errentaren gaineko zergari" dagokionez.

Iruzur fiskalaren kontrako borroka indartzeko iragarritako ekimenekin 8.000 milioi euro gehiago aurreztea aurreikusi zuen Rajoyren Exekutiboak, baina Moody's-ek diru sarrera horiek "errekuperatzea" oso zaila dela ohartarazi du.

Beraz, agentziak ulertzera eman duenez, urtean 25.000 milioiko doitzea lortzeko Gobernuari ez zaio murrizketa berriak egitea besterik gelditzen, Espainiako ekonomiak, % 0,5 eta % 1 bitarteko jaitsiera izango duen urtean.

Gobernuak 2011 urteko defizit publikoa BPGaren % 8 ingurukoa izango dela esan ostean, (uste zena baino 22.000 milioi gehiago) egin ditu Moody'sek iragarpen hauek.

Gobernu berriarentzat "erronka" izango da hori, agentziaren ustez. Gizarte Segurantzaren kontuetan defizita dagoela aitortu du, aurreikusitako BPGren % 0,4ko superabitaren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea