Ekonomia -

Elkarrizketa

Kutxabank 'hazteko borondatearekin' jaio dela esan du Zapaterok

Hala ere, Kutxabanken presidenteordeak adierazi du oraindik ez dutela inorekin hitz egin hazkundea gauzatzeko.

Zapaterok esan du oraindik ez dutela beste bankuren batekin hitz egin. Argazkia: EITB
Zapaterok esan du oraindik ez dutela beste bankuren batekin hitz egin.
Kutxabankek ez du baztertzen beste bankuren bat bere egitea

01:43

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Zapatero Kutxabanken presidenteordeak adierazi du "hazteko borondatearekin" jaio dela bankua, baina oraindik ez dutela inorekin hitz egin horretarako. Gainera, egungo Administrazio Kontseiluak "jarraitu" egingo duela eta "profesionaltasunez" lan egingo duela hitz eman du.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean gogora ekarri duenez, Administrazio Kontseilua "duela oso gutxi" aukeratu zuten eta "jarraitzeko borondatea eta profesionaltasun osoz lan egiteko asmoa du".

"Aukerak sortzen diren heinean aztertu egingo ditugu zuhurtziaz eta seriotasunez, eta egoerak eskatzen duen pareko erantzuna emanez. Horretarako dago Administrazio Kontseilua", gaineratu du.

Beste bankuren bat bere egitearen inguruan galdetuta, Zapaterok esan du aztertu egin beharko dela "nola planteatzen den". "Hasi besterik ez gara egin eta badugu hazteko borondatea. Hori bai, tentuz jokatu behar da finantza sistemak, merkatuek, eskaintzek eta egoerak suposatzen dutenarekin, eta momentuan momentuko erabakiak hartu beharko dira", azaldu du Kutxabanken presidenteordeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea