Ekonomia -

Funtzionarioak

ELA, LAB eta STEE-EILASek 'etengabe' egingo dute murrizketen kontra

Sindikatuen arabera, proposamen horiek "ez dute herrialdea krisitik aterako", atzeraldia azkartuko dute, "ekonomia aditu askok adierazi duten moduan".

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuetako ordezkarien protesta. Argazkia: EITB
ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuetako ordezkarien protesta. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuetako ordezkariek iragarri dutenez, funtzionarioen lan-baldintzen murrizketaren kontra mobilizatzen jarraituko dute "etengabe", langileen lan-baldintzen kontra doalako eta atzeraldia ekarriko dutelako.

Horixe adierazi du Ramon Uriarte ELAren ordezkariak dozenaka lagunek Gasteizen, Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, egin duten kontzentrazioan.

Patxi Lopez buru duen Jaurlaritzak gaur onartuko ditu 67.000 funtzionariori eragingo dien murrizketa, 2012an 90 milioi euro aurreztea helburu duena.

ELA, LAB eta STEE-EILASek funtzio publikoaren mahai orokorra utzi zuten abenduan negoziazioak apurtu aurretik.

Izan ere, murrizketekin krisiaren ardura "langileen bizkarrean" jartzen dela salatzen dute. Horren aurrean, ELAren ordezkariak iragarri du Jaurlaritzak "parean" izango dituela sindikatuak langileen eskubideak berreskuratzeko "borroka egiten". Horren harira, urtarrilerako eta otsailerako mobilizazioak iragarri dituzte.

Sindikatuen arabera, proposamen horiek "ez dute herrialdea krisitik aterako", atzeraldia azkartuko dute, "ekonomia aditu askok adierazi duten moduan".

Uriartek esan du Jaurlaritzak onartutako neurriak "lan-baldintzen kontrako eraso gogorra" direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea