Ekonomia -

Bilduk eta PSEk bat eginda

Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Kutxabankeko zuzendaritzaren aurka

Bilduk eta PSEk Administrazio Kontseiluaren eraketaren eta osaketaren aurka aurkeztutako zuzenketa onartu dute. halaber, erakundeko kudeatzaileei batzarretan adostutakoa betetzeko eskatu diete.

Gipuzkoako Batzar Nagusiak. Argazkia: EFE
Gipuzkoako Batzar Nagusiak. Argazkia:  EFE
Gipuzkoako Batzar Nagusiak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Kutxabankeko Administrazio Kontseiluaren eraketa eta osaketa arbuiatzen den Bilduren eta PSE-EEren zuzenketa bat onartu dute.

Halaber, erakundeko kudeatzaileei Kutxarako adostutako ordezkaritza "errespetatu dezala" eskatu dute, hiru kutxen batzarretan onartutako bat-egite kontratuan hitzartu bezala, alegia.

PSEko ordezkariek eta Bildukoek bat eginda atera da aurrera zuzenketa. Sozialistek eta Bilduko ordezkariek proposamen bana aurkeztu dute hasiera batean, baina ondoren, idatzi bateratua adostu dute. Bozketan, EAJk eta PPk kontrako botoa eman dute eta Aralar, berriz, abstenitu egin da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea