Ekonomia -

Legegintzako ekimen batekin

PFEZari errekargua lege bitartez ezartzea aztertzen ari da Jaurlaritza

Errekargua legebiltzarraren bitartez ezartzeko aukera aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza, baina PPren babesa beharko luke.

Carlos Aguirre, ekonomiako sailburua Legebiltzarrean. Argazkia: EITB
Carlos Aguirre, ekonomiako sailburua Legebiltzarrean. Argazkia: EITB
Carlos Aguirre, ekonomiako sailburua Legebiltzarrean. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza PFEZren (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) errekargua legegintzako ekimen baten bitartez ezarri ahal izatea aztertzen ari dela esan du Patxi Lopezek.

Ekonomiako sailburuak jada atzo aurreikusi zuen Jaurlaritzak horrelako errekargu bat egiteko ahalmena duen ala ez aztertzen ari direla.

Zergen eskumena aldundiei dagokie eta jada Bizkaikoak eta Arabakoak ez dutela PFEZa igoko esan dute.Hala ere, Eusko Jaurlaritzak errekargua legegintzako ekimen baten bitartez ezartzea ikertzen ari da. Sozialistak bederen, PPren babesa beharko lukete ekimena aurrera atera ahal izateko.

Horrelako aurrekari bakarra 1983ko uholdeetan dago. Orduan, Legebiltzarrak PFEZaren errekargu bat onartu zuen hondamendiaren gastuei aurre egiteko. PFEZ igotzeko Mariano Rajoyren proiektua kritikatu du Patxi Lopezek, % 80n lan-errentari kalte egiten diolako eta kapital-errentari berriz, soilik %20n.

Ikerketa, garapen eta berrikuntzaren (I+G+B) aurrekontua ere murrizteagatik kritikatu du Rajoy, "krisitik ateratzeko palanka delako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea