Ekonomia -

Ekainak 3

Ekaitzek Arabar Errioxan egindako kaltea 1,3 milioi eurokoa izan da

Oiongo eta Ekorako mahastizainei eragin zien bereziki.

Ekaitzaren ondorioak Oionen. Argazkia: Oscar Torres
Ekaitzaren ondorioak Oionen. Argazkia: Oscar Torres
Ekaitzaren ondorioak Oionen. Argazkia: Oscar Torres

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurreko ekainaren 3an Arabar Errioxan izan ziren euri eta kazkabar ekaitzek mahastietan egindako kaltea 1,3 milioi euroraino iritsi zen, Agrosegurok egindako aurreikuspenaren arabera.

Seguros Agrarios Combinadosek ohar batean azaldu duenez, maiatzaren 29tik ekaitzen ondorioz kalteak jasan dituzten segurudun mahastizainak hartu ditu kontuan aurreikuspena egiteko.

Konpainiak azaldu du ekainaren 3an izan zirela ekaitzak eta 1,3 milioi eman beharko dituztela kalte-ordainetan bereziki Arabar Errioxako mahastizainentzat, Oionen eta Ekoran batik bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Denboraleak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Errioxako ardoa Arabako Errioxa Nekazaritza Txingorra gaur