Ekonomia -

EBko goi-bilera

EBko hurrengo bilera urtarrilaren 30ean egingo dute, Bruselan

Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak jakinarazi duenez, azkenean EBko buruak urtarrilaren 30ean bilduko dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak ziurtatu duenez, Europar Batasuneko buruen hurrengo goi-bilera ez formala urtarrilaren 30ean izango da, Bruselan, aurreikusita zegoen moduan.

"Data eta tokia jarri diogu hurrengo goi-bilerari: urtarrilaren 30ean, Bruselan", esan du Van Rompuyk agiri batean. Mario Monti Italiako lehen ministroak urtarrilaren 29an izango zela esan zuen, Bruselan greba orokorra deituta dagoelako, baina azkenean ez dute data aldatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea