Ekonomia -

Legebiltzarreko Batzordea

Garitanok bikoizketak onartu ditu eta 'eztabaida zabala' eskatu du

Hala ere, Gipuzkoako ahaldun nagusiak ez du Lehendakaritzak agindutako txostena ontzat eman, Aldundiekin kontatu ez duela argudiatuta.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Argazkia: EITB
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Argazkia: EITB
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan duenez, "argi" dago EAEko erakundeen artean bikoizketak daudela, eta, beraz, "eztabaida osoa" eta zentsura gabekoa abiatzea eskatu du, "bazterketarik gabe", "ez dezaten, eraikuntza nazionalaren eta erabakitzeko eskubidearen eztabaida nagusiari ekin barik, eskuduntza eta erakunde egituran iruzurrik egin".

Garitanok erakundeen arteko bikoizketak eta gabeziak aztertzen dituen batzordean egindako agerraldian egin ditu adierazpen horiek.

Jaurlaritzak joan den urrian kaleratutako txosten baten arabera, 403 milioi euro gastatzen dira erakundeek bikoiztutako zerbitzuetan Euskadin.

Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi duenez, bere koalizioa ez da "aldundien zale sutsua eta ez zaio Lurralde Historikoen Legea gustatzen", baina egun esparru juridiko horretan jarduten dutela esan du eta "erakundeen artean eraginkortasun handiena" bilatzen dutela.

Halaber, Gipuzkoak Lehendakaritzaren txostena ontzat ematen ez duela azaldu du, "modu sinesgaitzean" ez dituelako "aldundiak kontuan hartu", baina bikoiztasunak daudela onartu du eta Jaurlaritzak egungo euskal erakundeen egituraren inguruan proposatutako eztabaidaren "alde" agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea