Ekonomia -

Lan-gatazka

Ertzaintza Tubacexeko langileen aurka oldartu da eta pertsona bat atxilotu du

Gainera, atxilotutako emakumeak fisura bat du agenteetako batek borrarekin emandako kolpeagatik. Hiru piketariren aurkako epaiketarengatik egin dute elkarretaratzea.

Ertzaintza Tubacexeko langile bat atxilotzen, Amurrion. Argazkia: EiTB
Ertzaintza Tubacexeko langile bat atxilotzen, Amurrion. Argazkia: EiTB
Ertzaintza Tubacexeko langile bat atxilotzen, Amurrion. Argazkia: EiTB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Tubacexeko langile bat atxilotu du Amurrion (Araba), auzitegiaren parean elkarretaratze batean parte hartzen ari zenean, eta karga polizialak hainbat zauritu utzi ditu protestarien artean, langileen ordezkariek jakinarazi dutenez.

Langile batzordeak deitutako protesta bat izan da, martxoaren 25ean Arabako udalerrian egindako protestetan pikete taldeetan parte hartzeagatik epaitzen ari diren hiru laguni elkartasuna adierazteko.

Efe albiste-agentziak Segurtasun Saileko iturriak aipatuta adierazi duenez, atxilotutako emakumeari agenteen aurkako atentatu delitua leporatzen diote.

Jonatan Garcia LABen ordezkariak salatu du Ertzaintzak jarrera "erasokorra" izan duela elkarretaratzean parte hartzen ari zirenekin, nahiz eta protesta ekitaldia egiteko baimen guztiak zituzten.

Elkarretaratzea baketsua izaten ari omen zen, baina agenteak borrarekin jotzen hasi eta zenbait langile zauritu dituzte, tartean atxilotua, "esku batean fisura bat" duena.

Tubacexeko langileek 127 egun daramate greba mugagabean, enpresak Laudioko eta Amurrioko 129 behargini eragiten dien Lan Erregulazio Txostena proposatu ostean. Maiatzaren 31n, langileek errefusatu egin zuten Zuzendaritzaren azken eskaintza, eta protestarekin aurrera jarraitzea erabaki zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Ertzaintza Araba LAB Euskal Autonomia Erkidegoa Tubacex Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Lan gatazkak Burdingintza Aiaraldea