Ekonomia -

Nota jaitsi dio

S&P-ek AAA kalifikazioa kendu dio Finantza Egonkortasunerako Funtsari

Europako Banku Zentraleko presidentearen hitzetan egoera 'larria' da, eta 'AAA' nota dutenek ekarpenak handitu beharko dituzte. 'Agentziei hainbeste arreta eskaini gabe jardun behar dugu', esan du.

Standard & Poor's quita la triple A al fondo europeo de rescate
Standard & Poor's quita la triple A al fondo europeo de rescate
Mario Draghi: 'Kalifikazio agentziek euren izen ona galdu dute'

00:41

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Standard & Poor's (S&P) kalifikazio agentziak 'AAA' kalifikazioa kendu dio Finantza Egonkortasunerako Europako Funtsari, eta, aurrerantzean, AA+ nota izango du erakundeak. Jaitsiera hau ez da izan azken egunetan egin duten bakarra, joan den ostiralean S&P agentziak berak euroguneko bederatzi herrialderi kalifikazioa jaitsi baitzien, tartean Frantziari, Italiari eta Espainiari.

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak esan du egoera larria dela, eta 'AAA' kalifikazioa duten herrialdeek ekarpenak handitu beharko dituztela. Edonola ere, Draghik uste du agentzia hauen ebaluazioei hainbesteko arreta eskaini gabe aurrera egiten ikasi behar dela. ''Erregulatzaileak, inbertitzaileak eta bankuak independenteago izaten ikasi behar dute'', gaineratu du.

Klaus Regling Finantza Egonkortasunerako Europako Funtsaren presidenteak azpimarratu du agentzia bakarrak jaitsi diela nota, eta, horrek ez duela Funtsaren mailegu gaitasuna murriztuko (egun 440.000 eurokoa da gaitasun hori).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea