Ekonomia -

Kutxabank

Kutxen Legearen tramitazioan parte hartu ahal izatea eskatu du Bilduk

"Bilduko alkateok eta zinegotziok kudeatzen ditugun erakundeei zuzenean eragiten dien legearen idazketan parte hartzeko eskubidea aldarrikatzen dugu", azpimarratu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilduk "parte hartzeko bideak" irekitzeko eskatu dio Jaurlaritzari Kutxen Legearen idazketan parte hartu ahal izateko, proposamenak eta ekarpenak eginez.

"Bilduko alkateok eta zinegotziok kudeatzen ditugun erakundeei zuzenean eragiten dien legearen idazketan parte hartzeko eskubidea aldarrikatzen dugu", azpimarratu du prentsaurreko batean Edurne Gumuzio Arteako zinegotziak.

Gainera, EAEn, zinegotzi kopuruari dagokionez, Bildu nagusi dela gogorarazi dute, baina hala ere ezin dutela legearen idazketan parte hartu eta legeak "eragin handia du udalek Kutxabanken izango duten ordezkaritzan".

"Horren garrantzitsua den legea ezin da egin egungo errealitate politikoa kontuan izan gabe", goraipatu dute.

Bilduren arabera, Lege berriak kutxen "pribatizazioari irekitzen dio atea" eta "ez du funtzio soziala bermatzen". Kutxen kontrol publikoa bermatzeko, koalizio abertzalearentzat beharrezkoa da administrazioak Kontseiluaren % 50a bere esku izatea, legeak ezartzen duen % 40a izan beharrean.

Gainera, Bilduk iragarri du EAJk eta PPk Kutxabanken Administrazio Kontseilua osatzeko egindako akordioaren kontrako mozioak aurkeztuko dituela Arabako eta Bizkaiko batzar nagusietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea