Ekonomia -
Lan gatazka
Metroko greba batzordeak bitartekaria eskatu du, gatazka konpontzeko
Sindikatuen arabera, ostegun honetako lanuztearen jarraipena % 85ekoa izan da. Konpainiako zuzendaritzak berriz, hiru orduko greba, langileen % 17k babestu dutela adierazi du.
Erredakzioa
Metro Bilbaoko greba batzordeak Txema Oleaga konpainiako presidenteak lan-gatazka berak bakarrik konpontzeko ahalmenaren inguruan zalantzak azaldu ditu, eta horregatik, bi aldeen arteko negoziazioa bideratuko duen bitartekari bat eskatu dute.
Metro Bilbaoko ehunka langilek manifestazioa egin dute gaur Bilboko Kale Nagusian, eta Foru Aldundiko Jauregiaren atarian komunikatu bat irakurri dute. Gaurko protestak eta grebak izan duen jarraipenak, langileen % 85ek babestu duela adierazi dute, konpainiako langile "gehienek" eueren aldarrikapenekin bat egiten dutela islatzen dutela azpimarratu dute.
Metro Bilbaoko zuzendaritzak, berriz, prentsa ohar batean, ostegun honetako hiru orduko lanuztearen jarraipena % 17koa izan dela azaldu du eta ziurtatu du zerbitzuak arratsaldeko 13:15etan berreskuratu duela normaltasuna. Enpresak adierazi duenez, konpainiako 740 langileetatik 126k babestu dute lanuztea.
Rafael Valencia Metro Bilbaoko lan batzordeko presidenteak azaldu duenez, langileek Oleagak "magia bidez" edo "tekla bati emanda" gatazka soluzionatuko duen zalantza dute.
Greba batzordean dauden sindikatuetako ordezkariek (ELA, LAB, UGT, ESK eta CIM) manifestazioa egin dute Oleagari entzun dístala eskatzeko eta gatazkari aurre egiteko bitartekari bat eskatu diote, "guztien artean konponbide bat" topatzeko.
Valenciak esan duenez, alde sozialarekin adostutako "akordioa etengabe hausten da" eta hor dago gatazkaren muina. Batez ere, langile kopuruaren hazkuntzan eta osaketan. Batzordeak beste behin Iñaki Pregoren dimisioa eskatu du "ezinikusiak eta mehatxuak" desagertzeko, izan ere, bere ustez, zuzendaritzako kidea langileei "gaizkile" itxura eman nahi izan die.
Datorren asteartean Bizkaiko Garraio Partzuergoaren egoitzaren atarian elkarretaratzea deitu dute, eta beste lanuzte bat, ostegunean.