Ekonomia -

Defizit publikoa

Hitz egin aurretik 'gogoeta' egiteko eskatu dio Rubalcabak Montorori

PSOEren Idazkari Nagusi izateko hautagaiak errefusatu egin du aurrekontuak betetzen ez dituzten agintariei zigor penalak jartzeko proposamena.

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaia. Argazkia: Efe
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaia.
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaia. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaiak "burutazioak" bota aurretik "gogoeta" egiteko eskatu dio Cristobal Montoro Ogasun ministroari eta errefusatu egin du aurrekontuak betetzen ez dituzten agintariei zigor penalak jartzeko proposamena.

"Ostiralera ere iritsiko ez den burutazio baten aurrean gaude", adierazi du Rubalcabak Canal Sur TVn egin dioten elkarrizketa batean.

Buruzagi sozialistak azaldu duenez, badago zigor kode bat diru publikoa lapurtzen dutenentzat, eta politikari batek delitua egiten badu, beti jasotzen du zigorra, "inork" ez dezala kontrakoa pentsatu.

Ogasun ministroari "burutazioak" bota aurretik "gogoeta" egiteko eskatu dio eta Jose Antonio Monago Extremadurako presidentea gogor kritikatu du neurriak atzera eragina izatea proposatu duelako.

Gaineratu duenez, "atzera eraginez aplikatuko diote Fabrari Castelloko aireportuan egin duena? Xahutzearen monumentua Valentziako bi buruzagiak 1 Formularekin ikustea da".

Rubalcabaren arabera, aurrekontuak bete diren ala ez demokraziaren bideetatik epaitu behar da, hau da, parlamentuetan, udal osoko bilkuretan eta herritarren artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea