Ekonomia -

Ikerketa eta polizia-operazioa

Standard & Poor's agentziak Milanen duen bulegoa miatzen ari dira

Kalifikazio-agentziak gehiegizko espekulazioa, merkatuaren manipulazioa eta informazio pribilegiatua bidegabe erabiltzea bezalako delituak egin dituen ikertzeko agindua eman du Fiskaltzak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako Finantzetako Guardiek (Policía fiskala eta mugetakoa) Standard & Poor's (S&P) kalifikazio agentziako Milango bulegoa miatu dute, agentzia horren inguruan Traniko Fiskaltza egiten ari den ikerketaren barruan.

Giuseppe Fornari AEBetako agentziako abokatuak miaketa konfirmatu egin die zenbait hedabideri eta Traniko Fiskaltzako ikerketetan agertzen denaren berri bakarrik duela gaineratu du.

Tokiko hedabideen arabera, Polizia fiskalak 14 pertsona itaundu ditu.

Traniko Fiskaltza Moody's eta S&P agentziak ikertzen ari da ustezko gehiegizko espekulazioa, merkatua manipulatzea eta informazio pribilegiatua bidegabe erabiltzea egotzita.

Iragan abuztuaren 4an, Poliziak bi agentzietako hainbat dokumentu atzeman zituen ostegun honetan egindako antzerako miaketa batzuetan. Dokumentu horiek Italiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak emandako datuei gehitu zizkieten. Traniko Fiskaltzak ikerketa bat abian jarri zuen Milango Burtsan eta Italiako zorraren merkatuetan 2010ean eta 2011n izandako gorabeheren aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea