Ekonomia -
"Wall Street Journal"en
De Guindos kontratu mota bakarraren alde agertu da
Ekonomia ministroak soldaten inguruko negoziazioa kritikatu du Wall Street Journalek argitaratutako elkarrizketa batean, baita Espainian dagoen lan kontratu aniztasuna ere.
Erredakzioa
Luis de Guindos Ekonomia ministroak krisiari aurre egin eta langabeziaren kontra egiteko denborarik galdu gabe egiturazko aldaketak egin behar direla azpimarratu du. Halaber, soldaten inguruko negoziazioa eta dauden kontratu mota desberdinak kritikatu ditu.
"Wall Street Journal" egunkariak argitaratu duen elkarrizketa batean, De Guindosek Espainian "40 bat lan kontratu desberdin" daudela adierazi du, eta hori, hain justu, "lanaldi osoko kontratu bakar batean" sinplifikatu behar dela, langile berri guztientzako klausula berdinekin eta beste klausula batzuk lanaldi erdirako kontratuak bultzatzeko.
Espainiako Gobernuak fiskalitatea sendotzeko, defizita murrizteko eta lan ekoizpena hobetzeko neurrien aldeko apustua egingo duela adierazi du De Guidosek egunkarian. Halaber, soldaten inguruko negoziaketa azken hamarkadan Espainiak jasan duen lehiakortasunaren galeraren "arrazoi nagusietako bat" izan dela erantsi du.