Ekonomia -
Akordioa lortu dute
Iberiako aireportuetako langileek ez dute grebarik egingo
2015era arte lanpostuak mantentzeko bermea lortu dute, konpainiak sortu nahi duen Iberia Express linea berriaren aurrean. 24 orduko greba mugagabea, beraz, bertan behera utzi dute.
Erredakzioa
Aurreikusita zuten greba bertan behera uztea erabaki dute Iberia enpresako aireportuetako langileen artean ordezkaritza gehien duten sindikatuek (UGT eta CCOO). 2010ean bere lanpostuak bermatzeko sinatu zuten akordioa 2014ko abenduaren 31ra arte luzatzea adostu dute ostiral honetan. 2014a bukatu baino lehen Lan Hitzarmena sinatzen badute, gainera, 2015eko abendura arte luzatuko da berme hori. Sindikatuak itxaropentsu dira zentzu horretan.
Akordio horren ondorioz, bertan behera utzi dute deituta zuten 24 orduko greba mugagabea. Konpainiak sortu nahi duen Iberia Express kostu txikiko linea berriaren aurrean beren lanpostuak bermatzea eskatzen zuten Iberiako aireportuetako langileek.
Pilotuen grebak, aurreraOstiral honetan aireportuetako langileekin lortu duten akordioaren ondoren, Iberiak deialdia egin dio Seplari, lan hitzarmenaren negozioei berriz ekin eta hilaren 25, 27 eta 30erako deituta duten greba bertan behera utz dezan.