Ekonomia -
Elkarretaratze berri bat
Bilbobuseko langileek negoziazioari berriro ekitea exijituko dute
Bilbobuseko zerbitzua eskaintzen duen Veolia enpresako langileek elkarretaratze berri bat egingo dute bihar hitzarmenaren negoziazioan aurrerapausoak eskatzeko.
Erredakzioa
Bilbobuseko zerbitzua eskaintzen duen Veolia enpresako langileek elkarretaratze bat egingo dute astelehen honetan Erandioko (Bizkaia) kotxe-tokian hitzarmenaren negoziazioa berriro martxan jartzeko exijitzeko, langileen batzordeko iturriek jakinarazi dutenez.
Helburu berdina izanda, 100 langile inguru bildu ziren joan den ostiralean Bilboko Udaletxeko eskaileretan. Langile baten kaleratzea konpondu ostean (azkenean berriro hartu zuten), 2011ko uztailean iraunaldia amaitu zitzaion hitzarmenaren negoziazioan aurrepausoak lortu nahi dituzte orain Veoliako langileek.
Halaber, astelehenean enpresarekin bilduko dira eta hainbat elkarretaratze antolatu dituzte, tartean, bihar Elorrietako kotxe-tokietan 10:15ean izango dira eta datorren ostiralean Bilboko Udaletxearen aurrealdean, ordu berean.