Ekonomia -

Doitze-neurriak

Montorok Aurrekontuen Orekarako Legea ostiralean onartzea espero du

Ministroak berretsi egin du Gobernuak defizitaren helburua betetzeko duen konpromisoa. Hala ere, Europak alor horretan dituen helburuak argitu eta berbideratu beharko lituzkeela gaineratu du.

Montoro (eskuinean), Javier Arenasekin (erdian) eta Huelvako alkatearekin. Argazkia: Efe.
Montoro (eskuinean), Javier Arenasekin (erdian) eta Huelvako alkatearekin. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristobal Montoro Ogasun ministroa itxaropentsu agertu da Ministroen Kontseiluak Aurrekontuen Orekarako Legearen aurreproiektua onartzea espero duelako, asteazkenean Tokiko Administrazioko Batzorde Nazionaletik pasa ondoren.

Montoro Sevillan ozan da, Andaluziako martxoko hauteskundeetan zerrendaburu izango direnen aurkezpenean. Ministroak esan duenez, aurreproiektua "premiazkoa da Espainiarentzat" eta lege horri Gobernuaren Gardentasunaren Legeak jarraituko diola iragarri du.

Gardentasunaren legeak kudeatzaile publikoen ardurak eta "dagozkien zigorrak, bai administratiboak eta bai penalak" jasoko ditu, "Espainian kudeatzaile pribatuei eskatzen zaien moduan".

Helburuak berbideratzea

Kazetariekin izandako elkarrizketa batean, ministroak berretsi egin du Gobernuak defizitaren helburua betetzeko duen konpromisoa. Hala ere, Europak alor horretan dituen helburuak argitu eta berbideratu beharko lituzkeela gaineratu du, batez ere egoera ekonomikoari buruzko azken txostenak kontuan hartuta.

Montoren hitzetan, Tokiko Administrazioaren Batzorde Nazionaleak udalek "konpromisoa hartuko dute aurrekontuen orekari eta gobernatze publikoari dagokion guztian". Ministroak dioenez, Gobernuaren bi lege berriek "kudeatzaile publikoen ardurak argituko dituzte, guztiok lege horiek errespetatu behar ditugulako eta aurrekontu publikoen kudeaketan arau-hauste administratibo edo penalen berri ere izango dute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea