Ekonomia -
Espainiako Bankuaren arabera
Espainiako ekonomiak % 1,5 egingo du atzera 2012an
Barne Produktu Gordina % 0,7 hazi zen 2011n, baina azken hiruilekoan % 0,3ko beherakada izan zuen.
Erredakzioa
Espainiako ekonomiak % 1,5 egingo du atzera 2012an, baina 2013an % 0,2ko gorakada "arina" izango du, Espainiako Bankuak gaur argitaratu dituen aurreikuspenetan agertzen denez.
Espainiako ekonomia % 0,7 hazi zen 2011 osoan, baina azken hiruhilekoan % 0,3 egin zuen atzera.
Espainia enplegua sortzen hasiko da 2013ko erdialdean, azken aurreikuspen horien arabera. Negoziazio kolektiboaren eta kontratazio ereduen erreforma "integralarekin" lotu du aurreikuspena Espainiako Bankuak.
Horren harira, Espainiako Bankuak azpimarratu du lan merkatuaren erreformak langabeziaren beherakada eteten lagunduko duela 2013an.
2011ko langabezia-tasa % 21,5era iritsiko dela aurreikusi dute, eta 2012an % 23,4ra igoko dela. 2013an, berriz, % 23,3ra soilik jaitsiko da.