Ekonomia -

Isuna

Bruselak 875 milioi euroko isuna jarri die BMW eta Volkswageni kutsadura murrizteko teknologia oztopatzeagatik

Bi taldeek akordioan parte hartu dutela onartu dute, eta horrenbestez isunaren murrizketa bat lortu dute, % 55ekoa eta %10ekoa, hurrenik hurren.

Margrethe Vestager Europako Batzordeko presidenteordea isunei buruz. Argazkia: EFE.
Margrethe Vestager Europako Batzordeko presidenteordea isunei buruz. Argazkia: EFE.
Margrethe Vestager Europako Batzordeko presidenteordea isunei buruz. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak 875 milioi euroko isuna jarriko die Volkswagen taldeari (Audi eta Porsche barne) eta BMWri, diesel motorren emisio kutsatzaileak murrizteko 'AdBlue' teknologiaren garapena oztopatzeagatik.

Volkswagen, Audi eta Porscheren taldeak eta BMW markak legez kanpoko akordioan parte hartu dutela onartu dute, eta zigorra ordaintzea prest ageri dira. Horri esker, ordaindu beharreko zenbatekoa murriztu zaie.

Hala, Volkswagen taldeak 502 milioi euro baino gehiago ordaindu beharko ditu % 55eko murrizketa lortu ostean. BMWk, ostera, ia 372 milioi euro ordainduko ditu, ordainketa onartzeagatik % 10eko murrizketa ezarri ostean.

"Volkswagenek, Audik, Porschek, Daimlerrek eta BMWk emisio kaltegarriak murrizteko beharrezko teknologia zuten, Europar Batasunaren emisioei buruzko arauek eskatutakotik harago, baina lehia saihestu zuten, ez zutelako beren esku zegoen guztia egin", azaldu du Margrethe Vestager Europako Batzordeko presidenteordeak.

Konpainiek "lehiatu" egin behar dute kontsumitzaileen mesederako, eta "hori ez adostea legez kanpokoa da", gaineratu du presidenteordeak. Europako Batzordeak "ez du zalantzarik izango" teknologia berritzaileen garapenean legez kanpoko praktika berriak atzematen baditu.

Bost markek teknologia berari buruzko merkataritza-informazio garrantzitsua trukatu zuten. Horren ondorioz ziurgabetasuna sortu zuten etorkizunean merkatuan izango duten portaerari buruz, sistemaren errendimendua hobetzeko, EBko arauek ezarritako gutxieneko parametroen gainetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Brusela bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Volkswagen Isunak gaur Euskal Herriko kutsadura Automobilgintzari buruzko albisteak Iruzurrak